2 888 154 libros electrónicos en 110 idiomas
¿No le conviene? No hay problema. Puedes devolver los artículos hasta 30 días
No se equivocará con un vale de regalo. El destinatario puede elegir cualquier producto de nuestra oferta.
Hasta 30 días para devoluciones
2016an egungo nafar narratibaren lan bat aurkeztu zekigun. Bertan, erdal ikuspegtik egina zenez, euskarazkoa bi idazleren lanekin ordezkatzen zen; hots, indarrean dagoenari jarraiki, marginaliako literaturgintza gisan, erabat gutxietsia. Baitezpadakoa zen, beraz, euskarazko nafar narratibaren berri eman zezakeen beste ekimen bat abiaraztea. Ekimena aitzina eramateko, hainbat idazlerekiko kontaktuak eskuratu behar izan ziren (horretan, Jesús Arana eta Iñaki Azkonaren laguntza ezinago baliosa izan zen). Ondoren, asmoaren berri ematearekin batera Nafarroa Garaiko zein Behereko 40 idazle baino gehiagori, parte hartzeko gonbita luzatu zitzaien (malgu, baina oinarrizko, eta ohiko, baldintzetan: lan originalak izatea, gai librea, baina zuzen edo zeharka Nafarroarekiko loturan, luzapena, epeakà). Erantzuna ia erabatekoa izan zen, oso baikorra (nahiz holakoetan, arrazoi desberdinak tarteko, diren guztiak biltzea zaila izan ohi den). Emaitza liburu hau da, literaturgintzan egun diharduten 39 nafar idazleen lagin zabal eta joria. Batzuk ezagunak, beste zenbait, gehienentzako behintzat, ez hainbeste. Denen artean literaturaz gozatzeko parada eskaintzen dute, ugaritasun eta aniztasunean, gai, idazketa, estilo, genero, mailaà aldetik. Eta nabarmentzeko modukoa da literatur-bidea oparo jorratu eta jorratzen ari direnen ondoan, etorkizun joria iragartzen duen idazle saila bildu izana eta ezagutaraztea, are, agian, lagungarri gertatzea haien idatz-jardunean. Fertxu Izquierdo izan da edizioaren koordinatzailea. Baina bidean hainbat jende izan du lagun. Orain irakurleari dagokio zubiaren beste burura iristea eta nafar narratibaren bideetan menturatzea. Bidaia on!
¡Hola! Soy Libroamiko, tu asesor de libros.
¿Cómo puedo ayudarte?