2 910 883 libros electrónicos en 110 idiomas
¿No le conviene? No hay problema. Puedes devolver los artículos hasta 30 días
No se equivocará con un vale de regalo. El destinatario puede elegir cualquier producto de nuestra oferta.
Hasta 30 días para devoluciones
Liburuen historiari buruzko liburua da hau. Hitzek espazioan eta denboran zehar bidaiatu zezaten asmatu genuen tresna liluragarriaren bizitzan barnako ibilbidea. Haien fabrikazioaren historia, ia hogeita hamar mendean egin diren proba eta diseinu guztiena. Mota askotako liburuak sortu baitira: kez, harriz, buztinez, ihi edo lezkaz, zetaz, larruz, zuhaitzez eginak, eta azkenak, plastikoz eta argiz eginak.Gainera, bidaia-liburua ere bada. Alexandroren gudu-zelaietara joateko, Vesuvioren mendi mazelako Papiroen Villara joateko, edo Kleopatraren jauregietara edo Hipatiaren hilketaren gertalekura, ezagututako lehen- biziko liburutegietara eta eskuizkribuak kopiatzeko lantegietara, kodex debekatuak suntsitu zituzten suetara, gulagera, Sarajevoko liburutegira eta Oxfordeko lur azpiko 2000. urteko labirintora. Liburu honek, bestalde, klasikoak mundu garaikidearekin lotzen ditu, baita gaur egungo eztabaidagaiekin ere: Aristofanes eta umoristen kontrako epaiketak, Safo eta emakumeen literatur ahotsa, Tito Livio eta fanen fenomenoa, Seneka eta egia ondokoa?Baina, oroz gain, denboran zehar liburuak sortu eta babestu dituzten milaka gizon-emakumeren abentura kolektibo xarmagarria da: istorio eta ipuinen kontalariak, eskribak, irudigileak, itzultzaileak, saltzaile ibiltariak, maisu-maistrak, jakintsuak, espioiak, errebeldeak, mojak, esklaboak, abenturazaleak? Irakurleak, mendialdekoak zein orroka ari den itsasoaren ondokoak, energiaren bilgune diren hiriburuetakoak zein kaos garaietan babesleku diren bazter-parajeetakoak. Jende xehea, xumea, historiak erregistratu ez dituen hainbeste gizon-emakume. Liburuen salbatzaileak, horiek baitira saiakera honen egiazko protagonistak.
¡Hola! Soy Libroamiko, tu asesor de libros.
¿Cómo puedo ayudarte?