2 863 169 libros electrónicos en 110 idiomas
¿No le conviene? No hay problema. Puede devolverlo en un plazo de 30 días
No se equivocará con un vale de regalo. El destinatario puede elegir cualquier producto de nuestra oferta.
Política de devolución de 30 días
Kontakizun hauen egileak, fikziozko gertakizun zehatzetatik abiatuz, irakurleok berehala identifikatuko ditugun egoera, auzi eta arazoetara eramaten gaitu, giza harremanei eta gizarteari lotzen zaizkien egoera, auzi eta arazoetara, iraganekoak, oraingoak, etorkizunekoak, eta izan litezkeenak edo zitezkeenak. Giza harremanen eta gizartearen barruetan arakatzeko bide asko dago: zientzia (soziologia, antropologia,...), erlijioa, artea, filosofia,... baita fikzioa ere. Fikzioaren erresuma ikaragarri anitza eta aberatsa da, estilo eta baliabide asko onartzen ditu bere baitan, jostun-kutxa antzeko bat, eta egilea aniztasun horretaz baliatzen da. Luzera, tonu, giro eta estilo askotariko kontakizunak daude, eta umorea, baita umore beltza ere, ironia, alegoria, surrealismoa edo erretratu errealistak presente daude. Denetik, gertuen dauzkagun egoera, auzi eta arazo horiek ulertu nahian, edo, gutxienez, haietan miatu nahian. Fikzioa, asmatuz gero, bide egokia da pentsarazteko eta sentimenduak mugiarazteko, ez bakarrik, baina baita ere, denbora pasatzeko.Irlak eta beste kontakizun batzuk liburuaren iturria harridura izan da, harridurak pizten duen sua, gertukotzat eta, antza, egunerokotzat edo ohikotzat hartzen dugun horrek sarritan sor dezakeen harridura.
¡Hola! Soy Libroamiko, tu asesor de libros.
¿Cómo puedo ayudarte?