2 906 734 libros electrónicos en 110 idiomas
¿No le conviene? No hay problema. Puedes devolver los artículos hasta 30 días
No se equivocará con un vale de regalo. El destinatario puede elegir cualquier producto de nuestra oferta.
Hasta 30 días para devoluciones
Argi mintzo da liburuaren azpititulua: Egunez egun, sasoien gurpilean.Egutegi zabal bat egin du Pello Zabalak, hilez hil eta egunez egun doana, egun bakoitzari komentario mamitsuak erantsiz. Meteorologiaz dihardu, noski. Eguraldiaz: elurraz, euriaz, lainoaz, txingorraz? eta beste hainbat meteoroz. Iragarpenez dihardu, jakina, eguneroko eginkizun baitu hori ere Zabalak.Naturak badu bere mintzoa, eta naturari erreparatzea nahitaezkoa dugu, basora sartu, eta sutarako egurra besterik ikusten ez duenaren jarrera aintzakotzat hartu nahi ez badugu behintzat. Eta laburra da mintzo hori gehienetan, ez baita natura alferrikako luzamendutan ibili zalea; laburra baina, mamitsua, eta halaxe, labur eta mamitsu, jaso du Pello Zabalak mintzo horren oihartzuna liburu honetan. Zabalak, liburu honetan, gonbite bat egiten du: GELDI ZAITEZ BIDEAN, ETA ZENTZUMENAK FINDU.Zentzumen zorrozketarako baliabide ugari eskaintzen digu, era ezinago atseginean, edonork ulertzeko moduan. Zer opari egokiago, bizimodu ustez modernoaren morroi garenontzat, gizalditako herri-jakituria berreskuratzeko aukera baino?
¡Hola! Soy Libroamiko, tu asesor de libros.
¿Cómo puedo ayudarte?