2 951 523 libros electrónicos en 111 idiomas
¿No le conviene? No hay problema. Puedes devolver los artículos hasta 30 días
No se equivocará con un vale de regalo. El destinatario puede elegir cualquier producto de nuestra oferta.
Hasta 30 días para devoluciones
Li Bairen poesia, oso antzinakoa izan arren, gaur egun ere argitaratu egiten da eta munduko hizkuntza gehienetan sekulako arrakasta du. Hori da bere miraria. Darabiltzan gaiak grina unibertsalei lotuak daude: aldiaren iragaitea, adiskidetasuna, banatzearen samina, gerratearen doilorkeria, naturaren kontenplazioa, horditzearen onura... Eta, forma aldetik, estetika piktoriko bati atxikia dagoela esan behar da, kultura txinatarrean ohikoa den bezala. Itxuraz oso bestelako poesia badirudi ere, Li Bairen poemek ustekabea eragiten dute, zerbait dejá vu izateak sortzen duen asalduraren antzekoa, jakin bagenekizkien baina ahaztuta ere bageneuzkan zerak direla ohartzean.