2 869 855 libros electrónicos en 110 idiomas
¿No le conviene? No hay problema. Puedes devolver los artículos hasta 30 días
No se equivocará con un vale de regalo. El destinatario puede elegir cualquier producto de nuestra oferta.
Hasta 30 días para devoluciones
Nobelaren eta ipuin-bildumaren arteko lurralde paduratsuan kokatzen da Zomorrotu hau: bost istorio luze, barnean hainbat atal dituztenak, eta batetik bestera igarotzen diren pertsonaiak, pasadizoak, erreferentziak. Eremu lanbrotsu batean mugitzea hautatu du Aintzane Usandizagak: fokua pertsonaia batetik bestera pasatuz, perspektiba-aldaketak zalantzan jarriko digu ziurtzat geneukana, zer den erreala eta zer irudikatua. Autoeskolako irakasle sasifilosofoa, keinu bilduma egiten duen neska beti-jatorra, lesio bat eta landare asko zaindu behar dituen aita kezkatua, ikuspegi originalen bila dabilen musikariaà lausoak dira pertsonaiak ere, labainkorrak haien arteko harremanak, anbiguoak sentimenduak. Bere behaketa erne, begirada ironiko eta idazkera doiaz, heldutasun handiko liburua ondu du egileak, enigmatiko bezain magnetikoa.