2 869 855 libros electrónicos en 110 idiomas
¿No le conviene? No hay problema. Puedes devolver los artículos hasta 30 días
No se equivocará con un vale de regalo. El destinatario puede elegir cualquier producto de nuestra oferta.
Hasta 30 días para devoluciones
«Hasiera berri batek, benetan berria denean, krisia sortzen du. Benetako edozein aldaketak beldurra sortzen du. Beldurrik ez baduzu, ez da benetako aldaketa».Gure buruan errotzen doazen erabakien eta erabaki horiek benetan gauzatzearen artean dagoen amildegian kokatzen dira sarri ipuin hauetako pertsonaiak. Erabakitakoa adierazi, ekin edo norbere burua aldatzearen borondatearen eta borondate hori gauzatzeak dakarren bertigoaren ataka zailean.Zazpi ipuinez osatua da Nerea Loiolaren lehen narrazio bilduma hau. Gai ugari ukitzen ditu: maitasuna, desioa, sexua, gurasotasuna, zoriontasunaren eraikuntza, nahiak-ardurak-ezinak ? Estilo fina eta erakarmen-indar handiko istorioak, beti giza harremanen ardatzaren jiran, xehetasunari eta keinuari adi. Liburuko kontakizunetako batek ematen dio izena: Epizentroa.«Batzuetan hain gaude geure istorioan murgilduta, ez gara konturatzen beste pertsona baten istorioan bigarren mailako aktoreak besterik ez garela. Edo estrak. Edo dekoratua».«Hezur-mamizkoa baino gehiago kristal-likidozkoa sentitzen da. Ezin damugitu.Mugitzen bada hautsi egingo da. Eta hausten bada, noizbait pertsona fresko eta duin bat gorde zuen edukiontziaren arrasto mingarriak baino ez dira belar gainean geratuko».
¡Hola! Soy Libroamiko, tu asesor de libros.
¿Cómo puedo ayudarte?